Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak apirilaren 18tik ekainaren 6a bitartean igeriketan trebatzeko aukera luzatu nahi die herriko helduei. Hastapen eta erdi mailako ikastaroa izango da eta astean hiru egunetan jorratuko da, astelehen, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 20:30etan hasiz.
Izena emateko azken eguna gaur da. Interesa duenak Kiroldegiko bulegotik pasa edo 943-376182 telefono zenbakira deitu beharko du. Prezioa 58,70 eurotakoa izango da Lasarte-Orian erroldatuak daudenentzat eta 105,70 ez erroldatuentzat.