Lasarte-Oria eta Usurbilgo LABek bat egiten dute gaur arratsaldean 19:30ean gure herriko kaleetan zehar egingo den Bizi Osorako Kartzela Zigorraren aurkako manifestazioarekin.
Honako enpresatako delegatuek ere bat egiten dute manifestazioarekin: Michelin, Ingemar, Sodesho, TSST, Antza, San Jose, Telesonic, Luzuriaga eta Frutas Redis.
Bide batez langile guztiak animatu nahi dituzte presoen eskubideen aldeko ekimen guztietan parte hartzera.