Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten ere Estudio del pintor margo eskolako ikasleen lanak Manuel Lekuona kulturetxeko erakusketa aretoan ikusteko aukera dago. Urte osoan zehar estudio honetan ibiltzen diren ikasleak sortutako arte lanak ezagutzeko gonbitea luzatu nahi digute. Apirilaren 20ra arte egongo da irekita erakusketa, arratsaldeko 18:00etatik 21:00ak arte. Erakusketan paisaiak, hiriburu ezagunak eta aktoreen erretratuak ikusteko aukera izango dugu.