Helduen lehiaketa
Helduen mailan, euskaraz eta gazteleraz sari bana emango da Ipuin eta Poesia ataletan. Gainera herrian erroldaturik daudenek "Lasarte-Oria" sari berezia eskuratzeko aukera izango dute.
Sariak 1.000 eurotakoak dira sail bakoitzean eta herriko lan onenek 300 euroko saria eskuratuko dute.
Aurreko urteetan sarituak izan diren pertsonek ezingo dute berriro saria jaso zuten sailean parte hartu.
Lanak, 2011ko maiatzaren 13ko eguerdiko 13:00ak baino lehen eraman beharko dira Manuel Lekuona kultur etxeko bulegora. Posta ziurtatuz epearen barruan bidalitako lanak ere onartuko dira.
Gazteentzako lehiaketa
Bestalde, herriko gazte eta haurren artean literatura sorkuntza bultzatzeko asmoarekin, XXIV. Literatur Lehiaketa antolatu du Udalak, euskaraz eta gazteleraz, poesia eta ipuina. Lanak aurkezteko epea berdina da.
Hiru maila egongo dira adinaren arabera, 94-95-96an jaiotakoak; 97-98-99an jaiotakoak; 2000 urtean eta ondoren jaiotakoak. Ipuin lehiaketan maila bakoitzean hiru sari emango dira 150, 112 eta 76 eurotakoak. Poesia lehiaketan bai euskaraz eta bai erdaraz, 150 euroko sari bakarra izango da kategori bakoitzean.
Haur eta gazteen sari guztietan erdia dirutan emango da eta beste erdia liburuak erosteko txartel batean.