Estatuan eta atzerrian
Era honetara, euskalakariek estatuko hainbat puntuetan ekintzak burutu dituzte aste hauetan euskararen aldeko apustua egiten dutela jakinarazteko, hala nola, Bartzelonan Lipdub-a grabatu zuten edo Madrilen erromeria aparta sortu zen Korrika egin ostean.
Baina esan bezala, Estatuko mugetatik kanpo ere, euskal diaspora edo euskaldunak dauden lekuetan ibili da 17. Korrika, Europan esaterako Berlinen eta Londresen egin dute edota Estatu Batuetan Boise eta New Yorken, besteak beste.
Ekialde Urrunean
Eta horren adibide, ekialde urrenean dugu, Shangaiko Euskal Etxeko lagunen eskutik.
Txinako hiri honetan hainbat lasarteoriatar daude eta horietako batek, Igor Castrok 17. Korrika ospatzeko egin dituzten ekintzen berri eman digu.
Kros herrikoia
Gauzak honela, Shangaiko Euskal Etxera apirilaren 10ean, igandean, iritsi zen Korrika.
Goizean goiz, hasi ziren ekintzak. Izan ere, Euskal Etxeko kide batzuk Jinqiao kros herrikoian parte hartu zuten. Eta euskal etxeko blogean diotenez, zortzi kilometroko lasterketa honetan ederki ibili ziren euskaldunak.
Korrika
Eguerdian, berriz, Korrikaren txanda izan zen.
Ez ziren euskal etxeko kideek nahi adina metro izan, baina haien eskutik, testigua Shangaiko kaleetatik barrena ibili zen.
Azken ik, hainbeste lasterketaren ostean, bazkaria egin zen euskal etxean.