15_Manifestazio jendetsua bizi arteko kartzela zigorraren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2011ko api. 15a, 02:00

Ostiral arratsaldean hainbat lagunek herriko kaleak zeharkatu zituzten Lasarte-Oriako hiru presok, Ina Orotegi, Mitxel Turrientes eta Kepa Rezabalek aurten kartzelan 25 urte beteko dituztela gogoratu eta bizi arteko kartzela zigorra ezarri nahi zaiela salatzeko. Hain juxtu “Biziarteko zigorrik ez, aski da” pankartaren atzean Zumaburutik itzulia egin eta Hipodromo kalean amaitu zen protesta.