Esperientza pilotoak herrian zegoen beharra eta bideragarritasuna erakutsi duela aipatu zuten PSE-EE alderditik “orain garraio-zerbitzu honek sortuko duen defizita aztertu eta gain hartu dezakegun aztertu beharko dugu” gaineratu zuten.
Bestetik, oposizioko alderdiek abstentziorako bidea hartu zuten arrazoi batengatik “badakigu proiektu defizitarioa dela, horregatik martxan jarri baino lehen gauzak ondo argitu behar direla uste dugu” adierazi zuen Ana Prieto LOPHko zinegotizak. Oposizioko alderdiak argi daukate hiri-busa ez dutela oztopatuko “argi izan gure botoarekin ez dugula autobusa arriskuan jarriko, baina proiektuari buruzko erantzunak behar ditugu” azaldu zuen Ezker Abertzaleko Txanpi Baztarrikak. “Formula egokiena bilatu behar da, ondo aztertu eta zentzugabekeria alde batera utzi” adierazi zuen Estitxu Alkortak EAJko kideak.
Alkortak plenoa utzi
Iñaki Mugika, Jesus Zaballos eta Estitxu Alkortaren artean eztabaida bizia sortu zen gai honen inguruan eta azkenean Alkortak plenoa uztea erabaki zuen.
Hemendik aurrera
Hiriko Garraio Zerbitzua sortzeko prozesua martxan jarri da beraz. Orain kontu hartzailearen eskutik pasa beharko da proiektua onarpena eskuratzeko eta orduan plenoan bozkatu eta onartu beharko da lehiaketa publikora atera baino lehen.
Ahobatez onartu
Eguneko beste gai-zerrenda ahobatez onartu ziren plenoan. Bai A-1 Okendo HiEaren Barruko Erreformarako Plan Bereziaren Aldaketa Puntualaren eta bai A6 Michelin 1eko Hirigintzako Interbentziorako Eremuaren Xehetasunezko Estudioaren behin betiko onespena.