Muntteri AEK euskaltegiko arduradunak pozik agertu dira aurtengo edizioko parte hartzearekin, eta eskerrak eman nahi izan diote herriari lerro hauen bitartez:
Mila esker!
Maitatu, ikasi, ari, …euskalakari!
Lasarte-Oria euskalakariz bete zaigu beste behin ere. Pausoz pauso, hitzez hitz, euskalakariz euskalakari.
Hau guztia ez da gutxi gure herria berreuskalduntzeko orduan. Urratsa hau izan dadila beste baten aitzakia, ondoren helmugara iritsi eta euskarak behar duen lekua izan dezan.
Hunkigarria, indartsua, kutsakorra,… izenondo guzti hauek egozten zaizkio KORRIKA-ri baina ez litzateke ezer izango jendearen parte hartzerik gabe. Eta honetan gure herria ezin hobea da.
Idazki honen bitartez Lasarte-Oriako dendari, tabernari, bertsolari, aldizkari, musikari, elkarte, talde, dantzari, antzezle, lantegi, abeslari, begirale, ikastetxe, argazkilari, korrikalari, kazetari, bideo hartzaile, herritarrak.… hau da herriko euskalakari guztiei eskerrik euskaldun eta goxoenak bidali nahi dizkizuegu KORRIKA eta AEK-ren izenean.
Mila esker!