17_Itsaso Tolosa infantil mailan txapelduna

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 17a

Apirilaren 17an Manolo Garcia saria ospatu zen Tolosan. Hamabi izan ziren Buruntzaldeko IKT-tik parte hartu zuten igerilariak. Guztira sari honetan 14 marka pertsonal eskuratu zituzten taldeko infantil, junior eta absolutuek.
Jardunaldiko aipagarriena Iñigo Ibarburuk 200 tximeletan lortutako Espainiako minima (2'29''39), Itsaso Tolosaren garaipena eta Mikel Esnalen laugarren postua.

Tximeleta proba
200 tximeletan, Iñigo Ibarburuk bere marka hausteaz gain, Espainiako gutxienekoa lortu du 2'29''39 eginez. Eskuratzen duen laugarren Espainiako gutxienekoa du.

Bizkar proba
100 bizkar proban mutiletan Iñigo Ibarburu eta Mikel Arribillaga lehiatu ziren eta nesketan, Itsaso Tolosa.
Hirurek beren markak hobetu zituzten ederki igeri eginez. Iñigok 1'11''24 egin zuen, Mikelek 1'08''07 eta Itsasok berriz 1'11''00. Froga honetako denborak Itsasori, infantil mailan, nesketan txapeldun izateko balio izan zion.