Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Teniseko infantil mailako Gipuzkoako txapelketa Manuel Alonso oroimenezkoa martxoaren 28tik apirilaren 3ra jokatu zen Txingudy tenis klubean eta Oihane Lizaso herritarrak Gipuzkoako bigarren postua eskuratu zuen, finalean Alicia Gonzalezen aurka erori eta gero. Ez da lehenengo aldia txapeldun orde dela, iaz ere alebin mailan postu berdina lortu baitzuen. Orain, maiatzaren 14tik 22ra Bizkaian jokatuko den Euskadiko txapelketa prestatzen ari da.