Borrokan ere dominak eskuratu dituzte judokek

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 18a

LOKEko judoko mutil eta neskek berriro ere domina eta trofeo kopurua handitu dute.
Leire Zubizarretak borrokako Espainiako titulua eskuratu zuen, apirilaren 2 eta 3an, Granadan burutu zen Espainiako junior eta infantil mailako borroka libre olinpikoko txapelketan.
Baina ez zen hori taldeak eskuratutako domina bakarra izan. Amaia Curiel bigarren postua eta Fermin Baldak infantil mailan brontzezkoa lortu baitzuten. Hauetaz gain, Mario eta Oscar Garrido anaiek balkoitzak bere mailan bosgarren postua lortu zuten.
Gauzak honela, entrenatzaileak azaldu digunez, “Leire eta Amaia Estatuko selekzioak Europako txapelketa prestatzeko Murtzian egingo duen konzentrazioan egongo dira”.

Euskadiko txapelketa

Bestalde, apirilaren 09an, Euskadiko 23 urte azpikoen txapelketan Mario Garrido eta Esteban Martinezek brontzezko domina lortu zuten “txapelketa txukuna eta polita egiten”.

Sanbo txapelketa

Taldeko txikiei dagokienez, alebin eta infantil mailako Gipuzkoako sanbo txapelketa izan zuten apirilaren 2an.
Taldeko harrobiak ere emaitza onak lortu zituen: Jorge Revueltak garaipena lortu zuen; Iñaki Fernandez, Jon Ibisate eta Beñat Arizetak bigarren postua eskuratu zuten, Asier Zubizarretak brontzezko domina.