Ane Galardi eta Landaberri BHI Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 18a

Aste hauetan, Gipuzkoako eskolarteko atletismoko txapelketak jokatzen ari dira eta Landaberriko eta Sasoetako ikastetxeetako gaztetxoak hauetan lehiatzen ari dira.
Amaia Andres eta Oscar Goikoetxeak entrenatutako gaztetxoak lan ona egiten ari dira eta aipatzekoa da Ane Galardiren lana.
Anek Hernanin apirilaren 3an, Gipuzkoako bi titulu eskuratu zituen bata 80 metro proban eta bestea luzera jauzian.
Honetaz gain, infantil mailako Landaberri BHI nesken taldea ere, apirilaren 10ean Ordizian egindako jardunaldian garaipena lortu 58 puntu eginaz eta Gipuzkoako txapeldun berriak dira.
Baina oraindik domina gehiago lortu ditzakete gaztetxoek, izan ere, Gipuzkoako txapelketako bi jardunaldi geratzen baitira.

Pili Bodegas garaile

Bestalde, apirilaren 10ean, Donostiako ARCCO Hiri krosean Pili Bodegas izan zen garaile emakumezkoen mailan eta gizonezkoetan, Raul Gomez zortzigarren izan zen.
500 korrikalarik parte hartu zuten eta horien artean, herritar talde bat zegoen. Hauek izan ziren haien denborak: Juan Jose Lopez, 34:59; Mari Carmen Olaso, 37:49; Javier Sanchez, 39:31 eta Ana Iturrioz, 46:22.

Donostia-Hondarribi

Egun berean, Donostia-Hondarribi Talaia bidea mendi lasterketa burutu zen eta honetan ere Lasarte-Oriako korrikalariak egon ziren, besteak beste, Ostadarreko atletismo taldekoak.
Eta gainera, herritarretako batzuk lehenengoen artean ibili ziren, Andoni Illarramendik senior mailan eta Julen Ollokiegik beterano mailan laugarren postua eskuratu baitzuten.
Beste herritarrak hauek izan ziren: Ramon Altuna, 02:50:02; Juan Mari Marcos, 02:57:00; Toño Perez, 02:59:49; Markos Bujanda, 03:08:43; Eduardo Ormazabal, 03:14:54; Jose Ramon Mendizabal, 03:18:31; Juan Mari Sarobe, 03:21:52; Jon Navascues, 03:28:36; Peio Fadrique, 03:40:16; Mikel Ormazabal, 03:40:41 eta Iñigo Unanue, 03:56:48.