Bitxien ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 18a

Ttakun Elkarteak bitxien ikastaroa antolatu du. Olga Blancoren eskutik maiatzaren 6tik hasita, ostiraletan Bitxietan trebatzeko aukera egongo da.
Maiatzaren 6an, 13, 20 eta 27an, arratsaldeko 18:00etatik eta 20:00ak bitartean zuren bitxi-ontzia betetzeko aukera. Prezioa 20 eurokoa izango da, 18 Ttakuneko bazkideentzat. Izen emateko azken eguna maiatzaren 4an izango da eta gehienez 12 lagun onartuko dira ikastaroan.

Programazio zabala

Lau saio ezberdin proposatzen dituzte. Lehenengoan alanbre hariarekin belarritakoak eta eskumuturrekoak landuko dira. Bigarren saioan alanbre hariarekin eraztunak eta belarritakoak. Hirugarrenean brotzeak zaharberrituko dira eta azken saioan, ilerako zinta eta diademak sortuko dira kamiseta zaharretatik abiatuta. Interesatuek, pasa Ttakunetik edo 943 366858 telefonora deitu.