Bilketa asteazken goizean egingo da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 18a

Datorren osteguna, apirilak 21, Ostegun Santua eta jai eguna denez, Lasarte-Oriako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die altzari eta tresna bilketa apirilaren 20ko goiz partean burutuko dela. Altzariak gertuen duten puntuan utzi behar dira astearte iluntzeko 21:00etatik aurrera, asteazkeneko 6:30ak bitartean.