Goizean Ostadarrek antolatuta haurrentzako olinpiadak egin zituzten Andatza plazan, eta ia ordu berean, Xumelako eta Albokako kideak herriko hainbat lekutan abesten aritu ziren. Kukukako antzerki taldeak ere kale animazioarekin jardun zen ingurukoak girotzen eta alaitzen. Amalur eskolakoak ere kaleak alaitu zituzten musikarekin.
Eguerdian berriz, elkarteek prestatutako babarrun jana egin zen Andatzan. Ane Labaka eta Asier Azpiroz bertsolarien saioaren ostean, Mikel Bermejok bakarrizketa eskaini zuen.
Arratsaldean Kukukako dantzako ikasleak desfilea egin zuten eta Sagardotegi plazan amaitu zuten, erromeria baitzegoen. Erromeriaren ostean, Erketzeko eta beste hainbat dantzarik muxikoak dantzatzen aritu ziren.
Gauean berriz, Jalgin bakarrizketen txanda izan zen, bertan Mikel Bermejo, Mailu Arruti, Ione Gorrostazu eta Olatz Etxeberriak eskaini zituzten saioak.