Ospakizunak gaur hasiko dira

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 21a

Gaur arratsaldean hasiko dira Aste Santuko elizkizunak: 17:30ean Brigitarren komentuko kaperan Meza Santua ospatuko da elebietan, 19:00etan Arantzazuko amaren elizan euskaraz eta ordu berean San Pedro elizan gazteleraz. Gauean berriz, 22:00etan, Brigitarren komentuko kaperan Ordu Santua, elebietan.

Bihar, Ostiral Santua, 8:00etan San Pedroko eliztarrek Gurutze bidea egingo dute Kalbario bidean. Elebietan, 10:00etan Arantzazuko amaren elizakoek Gurutze bidea egingo dute Azkorteko ermitara eta 11:00etan Brigitarren komentuko kaperan Gurutze bidea egingo da, elebietan.

Arratsaldean ere ospakizun gehiago izango dira, 16:30ean Brigitarren komentuko kaperan Pasioa antzeztuko da, elebietan, 18:00etan San Pedro elizan Pasioa euskaraz eta ordu berean Arantzazuko amaren elizan gazteleraz .

Azken ospakizunak larunbatean izango dira, 19:00ean Brigitarren komentuko kaperan Bazko gaubela egingo da, elebietan eta 21:00ean Arantzazuko amaren elizan elebietan.