Itsaso Tolosa infantil mailan txapelduna

Txintxarri Aldizkaria 2011ko api. 24a, 02:00

Apirilaren 17an Manolo Garcia saria ospatu zen Tolosan. Hamabi izan ziren Buruntzaldeko IKT-tik parte hartu zuten igerilariak. Guztira sari honetan 14 marka pertsonal eskuratu zituzten taldeko infantil, junior eta absolutuek.
Jardunaldiko aipagarriena Iñigo Ibarburuk 200 tximeletan lortutako Espainiako minima (2'29''39), Itsaso Tolosaren garaipena eta Mikel Esnalen laugarren postua.

Libre proba

Buruntzaldeko IKTko asteburuko beste marka on bat Haitz Mitxelenak 400 libre proban lortu zuena izan zen. Lehendik zuen 4' 31''38 marka 20 segundotan hobetu zuen. Proba berean, baina nesketan, Itsaso Tolosa aritu zen eta marka ere 11 segunduz hobetu zuen 5'21''95 eginez.
Honetz gain, 100 libre proban, Mikel Arribillagak 1'02''36, Unai Buenok 1'08''13, Garazi Alkortak 1'11''83 eta Jone Vazquez-ek 1'17''06 denborekin marka pertsonal berriak lortu zituzten.
Mikel Esnalek gainera lortutako puntuazioarekin sailkapen absolutuan laugarren izateko balio izan zion.

Tximeleta proba

Jarraian 50 tximeletaren txanda izan zen eta bertan Mikel Esnal, Oier Mitxelena, Alazne Egiazabal eta Garazi Alkorta lehiatu ziren. Mikel Esnalek bere marka segundu erdian hobetu zuen 28''70 eta Alaznek ere marka pertsonala eskuratu zuen frogan, 32''87.
200 tximeletan, Iñigo Ibarburuk bere marka hausteaz gain, Espainiako gutxienekoa lortu du 2'29''39 eginez. Eskuratzen duen laugarren Espainiako gutxienekoa du.

Bizkar proba

100 bizkar proban mutiletan Iñigo Ibarburu eta Mikel Arribillaga lehiatu ziren eta nesketan, Itsaso Tolosa.
Hirurek beren markak hobetu zituzten ederki igeri eginez. Iñigok 1'11''24 egin zuen, Mikelek 1'08''07 eta Itsasok berriz 1'11''00. Froga honetako denborak Itsasori, infantil mailan, nesketan txapeldun izateko balio izan zion.

Bular proba

50 bular proban Alazne Egiazabalek 37''59rekin marka pertsonala egin zuen. Azkenik, 200 bular frogan, Jone Vazquez-ek bere marka 22 segundutan hobetu zuen 3'29''93 eginez.