Kirol Udalekuak prest

Txintxarri Aldizkaria 2011ko api. 25a, 02:00

Bigarren urtez jarraian Lasarte-Orian kirol udalekuak antolatu ditu Lasarte-Oriako Udalak eta Kirol zerbitzuak. Bertan, 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutil guztiak kirol ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.
Futbolean, badmintonen, edo igeriketan trebatzeko aukera izango dute LH3, LH4, LH5 edo LH6 mailak egin duten haurrek Kiroldegian eta Michelin Kirol Gunean izango diren ekintza hauetan.
Honetaz gain txangoak ere izango dituzte, esate baterako, Donostiako hondartzara.
Eta astean bitan hurbil dauden txokoak ezagutzeko txangoak prestatuko dira, hauek eguraldiaren arabera.

Uztailean ondo pasa

Kirol Udalekuak uztailean zehar burutuko dira, bi txandatan. Lehenengoa uztailaren 5etik 15era izango da eta bigarrena, 18tik 29ra bitartean.
Astelehenetik ostiralera burutuko dira kirol ekintzak eta ordutegiari dagokionez, goizeko 09:30etik 13:00etara izango dira.
Udalekuetako txanda bakoitzean gehienez 20 pertsonek parte hartu ahal izango dute.
Gauzak honela, Udaletik ahalik eta azkarren izena ematea aholkatzen dute. Izan ere, inskripzio hurrenkera errespetatuko baita taldeak osatzerako orduan.

Prezioa

Hamabostaldi bakoitzeko prezioa 122 eurotako izango da kiroldegiko bazkideentzat, eta 143 euro, bazkide ez direnentzat.
Kirol ezberdinak probatzeko behar den materiala eta bidaietaz gain, hamaiketakoa ere prezioarne barne dago. Egun bakoitzean fruta pieza bat eta ogitartekoa emango zaie haur bakoitzari.
Honetaz gain, udaleku hauetan parte hartzeagatik kamiseta bana emango zaie oroigarri gisa.

Inskripzioa

Gaurtik aurrera kirol udalekuetan izena emateko epea irekita dago.
Inskribatzeko edo informazio gehiago jasotzeko udal Kiroldegiko bulegora jo beharko da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00ak bitartean.