26_Hauteskunde mahaietako kideak aukeratu dira

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 26a

Hiru aste geratzen dira Udaletako eta Batzar Nagusietako hauteskundeetarako eta horregatik, Lasarte-Oriako hauteskunde mahaietako kide eta ordezkoak aukeratu dira.
Asteartean, apirilaren 26an, burutu zen ez ohizko Udalbatzarrean maiatzaren 22an mahaietan egongo diren karguen zozketa izan zen.
Udalak mahaiak osatzen dituzten herritarren zerrenda www.lasarte-oria.org orrialdean argitaratu du.