Baina aurten, helduak ere ikusteko aukera izango da, Intza K.E. berrikuntza bat baitakar, beteranoen I. Eskuz binakako txapelketa herrikoia.
Herriko pilotarientzat izango da soilik eta 1975 urtean edo aurretik jaiotako ek parte hartu ahalko dute.
Partiduak 22 tantura eta pilota goxuarekin jokatuko dira.
Gaztetxoen txapelketa
Era berean, Intza K.E.-k benjamin eta alebinei zuzendutako San Pedro Jaietako XIX. Txapelketa antolatu du.
Txapelketa herrikoia da hau ere eta 1999 eta 2002. urte artean jaiotako Lasarte Oriako gaztetxoek hartu parte hartu dezakete.
Arauak
Bi txapelketetako partidak Loidi-Barreneko frontoian jokatuko dira larunbata eta igande goizetan.
Derrigorrezkoa da kirola egiteko arroparekin jokatzea; finalerdiak eta finalean, aldiz, kamiseta eta galtza zuriarekin.
Izena ematea
Izena emateko astearte edo ostegunetan 18:30etatik 20:00etara Michelingo frontoira hurbildu behar dira txapelketetan parte hartzeko interesa dutenek. Astearteetan, Peio Sarasolagatik galdetu behar dute eta Juan Mari Arteagagatik, ostegunetan.
Izena emateko azken eguna maiatzak 12a da. Ez da inskripziorik onartuko epetik at.