Udal Kirol instalazioak bihar itxita daude

Txintxarri Aldizkaria 2011ko apirilaren 30a

Udalaren Kirol Instalazioak, bihar, maiatzaren 1ean, itxita egongo dira.
Nahi izanez gero, abonatuek, Andoain eta Usurbilgo kiroletako udal instalakuntzak erabiltzeko aukera izango dute.
Hauen ordutegia jakiteko, Andoain kiroldegiko telefono zenbakia 943 300 147 da eta Usurbilgo kiroldegikoa, 943 372 498.