Amaren eta langileen eguna ospatzen dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2011ko mai. 1a, 02:00

Maiatzaren bata den honetan, bi ospakizun desberdin ditugu.
Batetik maiatzeko lehenengo igandea izanik, amaren eguna dugu. Ziur askok opariren bat prestatu duzuela zuen amei emateko. Zorionak ama guztiei Txintxarri aldizkariaren partetik.
Eta bestetik, langileen eguna da. Egun dugun krisi ekonomikoaren erantzunkizunak eskatu, borrokatu eta langileriaren egoera salaketzeko eguna.
Sindikatuek hainbat ekimen prestatu dituzte. Sindikatu abertzaleek, esate baterako, Bilbon manifestaziora deitu dute. Euskal langileok gure baldintzak erabaki, badugu alternatiba lemapean, 11:30ean aterako da Jesusen bihotzetik. UGT eta CCOOk Donostian antolatutako manifestazioa 12:00etan hasiko da Bulevarrean eta CNTk ere bat egingo du honekin.