01_David Martin garaile Andoain eta Huarteko lasterketatan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 1a

David Martin bi probatan izan zen garaile, Andoaingo SantaKrutz jaietako eta Huarteko herri lasterketan. Gonzalo Sukunza ere lehenengo izan zen San Adrianen.
David Martin herritarrak igandean, maiatzaren 1ean, Andoaingo XXIII. Santakrutzetako herri lasterketan parte hartu zuen eta 32:10 denborarekin gailendu zen.
Era berean, apirilaren 17an, Huarten antolatzen den Hiru Herri lasterketan garaipena eskuratu zuen Lasarte-Oriako atletak.
Honetan, faborito zen Jaiouad Boualama lasterketako buruan bakarrik zihoan, baina huts bat egin zuen eta horrek, David Martin helmugara lehenengo iristea ekarri zuen, 32:20 denbora eginaz.

Sukunza San Adrianen
Bestalde, Zumeatarra taldean dabilen Gonzalo Sukunzak ere Nafarroako San Adriango lasterketan garaipena eskuratu zuen.
Lasterketa honen bigarren edizioan, atleta lasarteoriatarrak 1:15:00 denbora egin zuen.