Gure Ametsa minusbaliotasuna duten pertsonen aisialdi taldearen XX. urteurrena dela eta, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministroak, Leire Pajinek taldearen zentroa bisitatu zuen ostiralean. Taldeko gazteentzat ezusteko handia izan zen ministroaren etorrera.
Leire Pajin oso pozik agertu zen bertan egotearekin eta gazteekin eta haien gurasoekin egon zen hizketan.