IV. Musika Maketa Lehiaketa martxan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 2a

Lasarte-Oriako IV. Musika Maketen lehiaketan parte hartzeko epea ireki da.
Lehiaketa honetan edozein musika-estilotako taldea nahiz bakarlariek hartu ahalko dute parte, beti ere formato komertzial konbentzionalean lanik argitaratu ez badute. Estatu edo nazioarteko taldeak izan daitezke. Aurreko urtean saritutakoak ezingo dute parte hartu.
Izena eman ahal izateko hiru kanta aurkeztu beharko dira, horietako bi gutxienez jatorrizkoak izan beharko dira eta mp3 formatuan bidali. Hiru kantekin batera izen-emate fitxa betea bidali beharko da eta talderaren argazki digitala.
Taldekideen %50a Lasarte-Orian erroldaturik dagoela adierazten bada fitxan Lasarte-Oria sarian parte hartzeko aukera egongo da, baina maketa berak ezin izango ditu sari bat baino gehiago eskuratu.
Datu guzti hauek maketak@lasarte-oria.org helbidera bidali beharko da maiatzaren 13a baino lehen, hortik aurrera biltzen diren maketak ez dira onartuko. Saria 1000 euro izango da lehenengo saridunentzat eta 700 euro Lasarte-Oria saria jasotzen dutenentzat.