Haur danborradan parte hartzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 2a

San Pedro jaietako Haurren Danborrada uztailaren 2an, larunbata goizean egingo da. Bertan parte hartu nahi duten haur guztiek Gazteen Informaziorako Bulegoan, Manuel Lekuona kultur etxean izen-emate orria bete beharko dute eta familiako liburuaren edo NANren fotokopia eraman. Goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara ordutegian eta ostirala arte, maiatzaren 6a arte eman ahalko da izena.
Kantinera, gastadore, danborrari edo barrildun plazarik gabe geratzen diren haurrak baserritarrez jantzita parte hartu ahal izango dute.
Zozketa maiatzaren 12an, 19:00etan kultur etxeko hitzaldi aretoan egin eta emaitzen zerrendak iragarki taulan jarriko dira maiatzaren 17tik aurrera