Gaueko Itzalak taldea maiatzaren 6an

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 2a

Gaueko Itzalak herriko taldeak diska berriaren aurkezpena maiatzaren 6ra atzeratu du. Flor de Caña tabernan (garai bateko Zulo) izango da, 23:00etatik aurrera eta Eratu! taldea entzuteko aukera ere egongo da. Sarrera 5 euro dira eta diska jasoko dute opari.