Irlandako hiriburuan egun batzuek pasatu eta garagardo pinta batzuek hartuta pozik itzuli ziren bertatik lasarteoriatarrak asteartean. Tomas Arruti eta Iñaki Iaben-en bezperan, maiatzaren 2an bukatu zuten hiriburuko maratoia. Proba "gogorra, baina aldi berean oso polita" Arrutik kontatu digunez.
Belfast osoa ikusten zen, jaitsi, ibai bazterretik eta itsaso ondotik ere beste zati bat egin eta erdigunean amaitu zuten.
Ostiralean joan eta asteartean eguraldi bikaina izan dute lau egunetan. Larunbatean Bertso Dinner-ean egon ziren eta astelehenean egin zuten maratoia.
Belfasten eta bertso bazkarian izan ziren Leire Elizegi, Saioa Elorza, Maialen Goikoetxea, Iñigo Etxaniz, Jon Ander Goikoetxea, Ioritz Iparragirre, Iker Ortega, Ane Labaka eta Irati Perez.
Ane Labakak kontatu digunez, oso saio ona egin zuten Andoni Egaña eta Amets Arzallus-ek. Bertso Dinner-a zuten helburu baina Dublin eta Belfast hiriburuak ezagutzeko aukera izan dute.