Etikari buruzko hitzaldi sorta aste osoan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 3a

Gizarte Balioak eta Etika" izango da aurten astelehenetik ostegunera burutuko den Balioetan Hezi Jardunaldien VIII. edizioaren gaien ardatza. Manuel Lekuona kultur etxean arratsaldeko 19:30ean jardungo dira, Danok Kide elkarteak gonbidatu dituen hizlari interesgarriak.
Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren eskutik Galdera etikoa eta etikaren krisia gainditzeko funtsezko printzipioak landuko dira hilaren 9an, astelehenean esan bezala 19:30ean.
Asteartean, Arturo Garcia Bake eta Justiziako elizbarrutiko giza idazkari, ekonomialari eta irakaslea izango da hizlari. Etika eta ekonomia globalizazioaren testuinguruan kokatu eta landuko ditu kultur etxean.
Hilaren 11n, asteazkenean Etika eta ingeniaritza genetikoa jorratuko ditu Pablo Eraso Biologia eta Kosmologiako irakasleak.
Azkenik, hilaren 12an, ostegunean Juan Pagola, Informazio zientzietan lizentziatua eta irakaslearen eskutik giza komunikazio baterako etika landuko da. Lau hitzaldi hauetan koordinatzaile moduan Xabier Andonegi izango dugu.
Gogoratu, astelehenetik osteguna bitartean arratsaldeko 19:30ean kultur etxean hitzaldi interesgarriak.