Markel Olanoren bisita

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 4a

Markel Olano EAJko Aldun Nagusirako hautagaia Lasarte-Orian egon zen astelehenean. Lehenik, prentsaurrekoa eskaini zuen Sagardotegi kalean EAJko zerrenda buru den Estitxu Alkortarekin batera. Juan Mari Iradi eta Boris Nogales EAJ alderdiko zerrenda kideen babesa ere izan zuen ekitaldian.
Estitxu Alkortak alkatetzaren lana kritikatu zuen, “Gobernu taldearen lanak kezkatzen gaitu, 2008. urteko aurrekontuekin ari da lanean eta hiru urteetan ezin izan ditu hauek berritu”.
Alderdi jeltzaleko zinegotziak aldaketa behar dela adierazi zuen, “2011. urteko aurrekontuak aurkezteko asmorik ez dutela uste baitugu”.
Honetaz gain, Gobernu lokalak bere lana “plan finantzarioa” egin beharrean, garatu gabeko ideia populistak “ egiten dituela salatu zuen.
Bestalde, Olanok Bilduren ilegalizaioari buruz hitz egin zuen, “honek euskal gizartea desorekatzea besterik ez du helburu”.
Ostean, Biak Bat erretiratuen etxeari bisita egin eta bertan zeudenekin hitz egin zuten.