Bilduren ilegalizazioaren aurkako kontzentrazioa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 4a

Bilduren ilegalizazioaren aurkako mobilizazioak egin ziren atzo Estatuko hainbat herrietan. Lasarte-Orian ere, Udaletxe aurrean bildu zen herritar multzo bat Eskubide guztien alde, ilegalizazioarik ez lelopean.
Era honetara, Auzitegi Gorenaren erabakia salatu zuten. Auzitegi Konstituzionalari dagokio orain erabakitzea.
Horregatik, EA eta Alternatibak Bilbon bihar 20:00etan egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia egin dute.