Maiatzaren 22ko hauteskundeak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 5a

Maiatzaren 22an egingo diren udal eta batzar nagusietarako hauteskundeen kanpaina bart gauean hasi da eta bi aste iraungo du. Lasarte-Orian aurkeztu diren alkategaiei arlo ezberdinei buruz duten iritzia eskatu diegu. Lau zenbakitan, hirigintza; gizartea, kultura eta euskara; ekonomia eta krisi egoera; eta azkenik alderdi bakoitzaren ildo nagusiak jorratuko dituzte. Aste honetako galdera Hirigintzaren ingurukoa izan da: “Etxebizitzak, aparkalekuak, azpiegiturak... kontu hauen inguruan zein da zuen asmoa?“ Hona hautagaien erantzunak.

Datorren astean, gizartea, kultura eta euskara gaiei buruzko iritzia astelehenean eta ekonomiari buruzkoa ostiralean