Helduentzako ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 6a

Eguraldi ona iritsi da eta haur ugari ikusten da gure herriko kaleetan patinetan. Helduak, ordea, gutxi dira. Horregatik, Ostadar K.F.ak helduentzako irristaketa ikastaro berria antolatu du maiatzaren 20 eta 21an, ostirala eta larunbatean, Loidi Barreneko pilotalekuan.
Antolatzaileek aipatu digutenez, ostiralean 18:00etatik 20:00etara eta larunbatean 15:30etik 17:30era izango dira saioak.
Irristaketa ikastaroaren prezioa 17 euro dira. Izena emateko epea maiatzaren 18an, asteazkenean, bukatzen da.
Informazio gehiago eskuratzeko hainbat aukera daude. Lehenengoa Ostadarreko egoitzara, Geltoki kalea 25, hurbiltzea. Bestetik, 943 36 04 33 telefono zenbakira deitzea edo, azkenik, itziar@ostadarkf.org helbidera mezua bidali.