Giroko porra martxan jarri da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 6a

Urtero bezala, Ostadar Kirol fundazioak txirrindularitza porra antolatu du. Bihar, maiatzaren 7a, Giroa hasten da eta hau izango da porra honetan kontuan hartu den lehenengo proba.
Oinarriak nahiz txartelak ohiko tabernetan daude dagoeneko. Tiket bakoitzak 7 euro balio ditu eta antolatzaileek jakin arazten dute, bihar 21:00etan bilduko direla txartelak.
Sariei dagokionez, etapa bakoitzean 60 euro lortuko ditu irabazleak; sailkapen orokorreko lehenarentzat, 360 euroko saria dago eta bigarrenarentzat, 180 eurokoa. Puntu gehien batzen dituen tabernak bi pertsonentzako afari bat irabaziko du Aratz erretegian.
Honetaz gain, ohitura denez, zazpi urdaiazpiko zozketatuko dira parte hartuko dutenen artean eta zortzigarren bat egongo da porrako azkenarentzat. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurten urteko porra ezberdin guztietan zerrenda onena egiten duenak 1000 euro irabaziko ditu.