David Martin herritarrak igandean, maiatzaren 1ean, Andoaingo XXIII. Santakrutzetako herri lasterketan parte hartu zuen eta 32:10 denborarekin gailendu zen.
274 korrikalari, gizon, zein emakume izan ziren 10 kilometroko ibilbidea zuen proban.
Era berean, apirilaren 17an, Huarten antolatzen den Hiru Herri lasterketan garaipena eskuratu zuen Lasarte-Oriako atletak.
Honetan, faborito zen Jaiouad Boualama lasterketako buruan bakarrik zihoan, baina huts bat egin zuen eta horrek, David Martin helmugara lehenengo iristea ekarri zuen, 32:20 denbora eginaz.
Jaiouad Boualama bigarren izan zen 31 segundora eta hirugarren sailkatuari, Gabril Garini 32 segundoko errenta atera zion herriko atletak.
Sukunza San Adrianen
Bestalde, Zumeatarra taldean dabilen Gonzalo Sukunzak ere Nafarroako San Adriango lasterketan garaipena eskuratu zuen.
Lasterketa honen bigarren edizioan, atleta lasarteoriatarrak 1:15:00 denbora egin zuen. Bigarren eta hirugarren sailkatuei hiru minutuko errenta atera zien.