Elikagaien kalitatea eta segurtasuna

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 6a

Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro bat emango du elikagaien kalitateari eta segurtasunari buruz.
Ikastaroa maiatzaren 12an emango da, Osasun zentro berriko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 16:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da.
Informazio gehiago jaso edo izena emateko, deitu 943 533 303 telefonora. Antolatzaileak jakin arazi duenez, langabezian dauden pertsonentzat prezio berezia egingo da.