Gazteek Internet ongi erabiltzeko ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 6a

Eusko Jaurlaritzaren Sanitate eta Kontsumo Departamentuak antolatuta, Lasarte-Oriako Udalaren Kontsumoko Departamentuak laguntzarekin, gurasoei eta hezitzaileei zuzenduriko Gazteak eta nabigazio segurua ikastaroa antolatu da.
Jardun teoriko praktikoa izango da, eta hurbiltzen direnek jakintzak, trebetasunak eta jarrerak eskuratzea, adingabeei bideojokoak modu seguru, arduratsu eta autonomoan erabiltzen eta Interneten nabigatzen irakasteko.
Ikastaroa Osasun zentroko erabilera anitzeko aretoan egingo da, maiatzaren 25ean 18:00etatik aurrera. Izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak, 943 361 605 zenbakira deitu dezake.