Bilduren ilegalizazioaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 6a

Bilduren ilegalizazioaren aurkako mobilizazioak egin ziren asteartean hainbat herritan. Lasarte-Orian ere, Udaletxe aurrean bildu zen herritar multzo bat Eskubide guztien alde, ilegalizazioarik ez lelopean.
Era honetara, Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatu zuten. Bart, Auzitegi Konstituzionalaren erabakia baino lehen, manifestazio jendetsua egin zen Bilbon.
Gaur ere mobilizazioak egongo dira, Udaletxe eta Michelin fabrikaren aurrean.