Lau urteren buruan berriro Ana Isabel Prieto izango da alkategaia eta berriro ere helburu zehatz batekin aurkeztuko da "Udalak gestio gardenaren bidea jarraitzea eta herritarrekiko hurbiltasuna sustatzea, hauen interesak eta ahotsak entzun daitezen".
Herritarrak ordezkatzen
2007ko hauteskundeetan lehenengo aldiz aurkeztu zen LOHP eta orduan, zinegotzi bat eskuratu zuten.
Lau urte hauetan "aldaketa handia eman da Udalean, baina oraindik gauza ugari daude egiteke, aldaketa handia, sakona eta onuragarria bilatzen dugu".
Hots guztietantzeko leku
LOHPak lasarteoriatarren hotsa Udalean entzunaraztea zuen helburu, "gogor borrokatu gara hori lortzeko. Gure herrian hots ezberdinak daude eta hauek lekua izan behar dute”.
Duela lau urte herritar talde hau politikan sartu zen “herriko udal politika gardena eta hobea egiteko konpromisua hartu genuen. Horren bidean gaudela ikusita orduko talde berak errepikatuko du 2011ko hauteskundeetan”.
Web orrialde berria
Era berean, Lasarte Oriako Herri Plataformak web orrialde berria, www.pclo.net, martxan jarri du.
Honetan, alderdiko informazio zabalaz gain, Lasarte-Oria berarena ere eskaintzen du LOPH. Orrialde erraza da eta bertan Lasarte-Oriarako daukan proiektua zabalago ezagutzeko aukera eskaintzen digute.
Alderdi politiko bezala sortzearen arrazoiak eta helburuak argi agertzen zaizkigu bertan “beti Lasarte-Oriaren zerbitzuan sortutakoa”. Bertan ere, datorren legealdirako prestatu duten programa ikusi daiteke.