Ostegun iluntzean Ibon Artola, Euskal Herria sozialista taldeko kideak herri arabiarren iraultza ulertzeko hitzaldi interesgarria eman zuen Jalgi tabernan.
Herri arabiarren inguruko analisi globala egin zuen hasieran eta ondoren Egipto, Tunez eta Libian zentratu zen. Iraultzen hastapenak eta egungo egoera azaldu zituen. Hedabideek amaitutzat eman zuten iraultza, baina hor jarraitzen duela argitu zuen.
Mundu arabiarra hobeto ezagutzeko informazio zabala jaso zuten bildutakoek.