06_“Gaueko Itzalak”en lehen diskoa kalean

jon-altuna 2011ko maiatzaren 6a

“Lurra hiltzen” lehen diskoa ekoiztu eta argitaratu du Gaueko Itzalak taldeak eta ostiral gauean erakutsi zuten herritarren aurrean Flor de Caña “zuloan”. Taldearen azken urtetako lanaren emaitza, abendu eta urtarrilean grabatu zuten Zarauzko Fidelenea estudioan Mikel Anestesiarekin eta ahal bezain beste zabaltzeko sei eurotan jarri dute salgai. Orain udako kontzertuetan ezagutarazteko asmoz dute, lehenengoa Zabaletako jaietan.

Lau lagunek 2007ko abenduan sortu zuten Gaueko Itzalak: Iñigo Garmendia (ahotsa-gitarra), Joseba Pascual (gitarra-koroak), Julen Sasian (baxua) eta Beñat Esnaola (bateria) eta hiru urte ondoren grabatu dute lehen diskoa. Metal musika egiten dute, "heavy metala, ahotsa sendo, altu eta garbia delako".
20-21 urte dituzte, 2007 amaieratik asko ikasi dute eta esperientzia horri esker disko helduagoa dakarte.

Hamar abesti dakartza diskoak: "denak berriak. batzuk 2008an sortutakoak dira, eta beste lau abesti azken sei hilabetetan sortutakoak. Aurretik 2008an herriko maketa lehiaketa irabazi zuen grabaketa zeukaten.
Abesti batean Sutagar taldeko Aitor Gorosabel-ek gitarra jo eta kantatu du.
Flor de Caña tabernan aurkeztu zuten diskoa ostiralean eta lagun asko joan zen ikustera. Bakoitzari sarrerarekin disko bana oparitu zieten. “Kantuez jendeak duen iritzia jakin nahi dugu” diote.