Hilotz rock taldea, 2009ko abenduan sortu zuten Mikel Iarza, baxu-jole eta abeslariak, Aitor Zarzuelo gitarra-joleak eta Iker Elizegi bateria-joleak, beste bi lagunekin batera eta handik urtebetera sartu zen taldean, Paulo Eizmendi gitarra-jolea. Bera da, taldean azkena sartu bada ere, "beteranoena", 20 urte beteko baititu. Beste hirurek 18 urte dituzte eta ikasleak dira denak.
Behin taldea finkatuta, iazko abenduan, multimusikala jaialdian ekin zioten berriro jotzeari eta orain heldu da saria. Maiatzaren 6an Donostiako Nazaret eskolako rock txapelketako finalean nagusitu ziren.
Iaztik, rock lehiaketa antolatzen du Nazaret Eskolak hasiberrientzat, eta 15-22 urte arteko gazteentzako sariketa honetan, lehenengo aldian jada finalera iritsi ziren lasarteoriatarrak. Aurten parte hartu duten 18 taldeen artean onenak izan dira Hilotz-ekoak epai mahaiaren iritziz eta musika tresnak erosteko 600 euroko saria irabazi dute.
juxtu ostiral horretan Flor de Caña tabernan jo baitzuten gero Gaueko Itzalak taldearen disko berria aurkezteko kontzertuan.