07_Bertso jaialdi ederra

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 7a

Udaberriko bertso saio ederra ikusi zen larunbatean Manuel Lekuona kultur etxean. Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Unai Muñoa eta Ane Labakak euren bertsoak eskaini zizkieten hurbildutako herritar guztiei. 300 lagun inguru bildu ziren antzokian eta bertan Lasarte-Oriaren historia eta mende hasierako garaiak errepasatzeko eta ezagutzeko aukera izan zen.

Aitor Lasak soinuarekin eta Arantzazu Mugikak biolinarekin, Musika eskolako irakasle eta ikasleek, Tik-Tak Klak klaket taldeak, Ane Minguez-ek eta Ana Ramiro-k Charlestona dantzatzen, Kukuka antzerki taldeak, Petra Esler-ek, Xumela abesbatza, Erketzeko dantzari eta musikariek, gehi lau bertsolariek saio bikaina eskaini zuten.

Lasarte-Oria udalerri izan baino lehen herri izaera bazuen, herri sentimendua eta hori bere historian eragin du. XX. mendeko errepasoa egin zuten. Ttakunek eta Bertso Eskolak berriro ere bertsoak beste kultur diziplinekin nahastuz, jaialdi polita eskaini zuten.