Saharar Herriaren lagunak taldeak Udalaren laguntzaz antolatzen duen Oporrak bakean egitasmoaren berri eman zien asteazkenean aurten saharar haur bat hartuko duten familiei.
Programaren nondik norakoez gain, saharar haurren egoera ulertzeko bideo bat ikusi zuten eta harrera familien kezkak argitu zituzten elkarteko kideek.
Era berean, elkarteak gogorarazi zuen harrera familia bat behar dutela haur berrietako bat hartzeko. Programari buruzko informazio gehiago izateko Lasarte-Oriako Saharar Herriaren Lagunak elkartearekin (660 775 090/678 563 977) jarri edo Villa Mirentxun dagoen Gizarte Zerbitzuetara hurbildu daitezke interesatuek.