08_Erromeri paregabea Azkorten

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 8a

Aurten ere Ttakun Kultur Elkarteak antolatu du erromeria Azkorten.
Egitaraua goizeko 11:00etan hasi zen, ermitan ospatzen den mezarekin. Bertan, Alboka abesbatzako kideek abestu eta Jon Lasak zuzentzen duen Amalur eskolako gazteek trikitia jo zuten.
Horren ondoren, festa ermitako kanpoaldean jarraitu zuen. Amalur eskolako gazteek jarraitu zuten giroa berotzen euren trikitixa, pandero eta bateriarekin, eguzkiarekin batera; izan ere egun ederra izan zen atzokoa. Giro eguzkitsua eta beroa goiz-goizetik.
Herri kirolak hasi baino lehen Patxi Etxeberria eta Zigor Iriondo bertsolariek saiotxo bat egin zuten, bertaratutakoei agurra eginez.
Herri kirolen txandan berriz, Urtzi eta Beñat Telleria herritarrak aritu zen harria jasotzen. Aizkoran berriz, Aratz Mugertza mutrikuarra eta Xabi Dorronsoro zeraindarra aritu ziren.
Kirolari bakoitza bakarka hainbat lan egin eta gero, proba mistoa egin zuten zaharrenak gazteen kontra, eta aurtengoan gazteek, Beñat eta Aratzek irabazi zuten proba.