Buruntzaldea IKTko infantil, junior, promesa eta absolutu mailako kideek V. Sopelanako Udala sarian parte hartu zuten.
3 txapeldun Alazne Egiazabal absolutu mailan, Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarburu infantiletan; bi txapeldun orde, Alazne Egiazabal eta Naroa Goikoetxea eta Euskadiko lau marka gutxieneko.
100 estiloak
Honetaz gain, Iñigo Ibarburuk eta Itsaso Tolosak haien mailako Euskadiko marka gutxiengoak lortu zituzten.
50 tximeleta
50 tximeleta proban ere Itsaso Tolosak bere marka gainditzeaz gain, Euskadiko marka gutxienekoa lortu zuen.
50 bizkar
50 bizkar proban, berriz, Iñigo Ibarburu izan zen, bere marka gainditu eta Euskadiko marka gutxiengoa egin zuena.
Erreleboa
Azkenik, 8x50 libre errelebo mistoan parte hartu zuen taldeak.
Garazi Alkortak, Itsaso Tolosak, Naroa Goikoetxeak, Alazne Egiazabalek, Iñigo Ibarburuk, Haitz Mitxelenak, Oier Mitxelenak eta Mikel Esnalek osatutako erreleboak garaipena lortu zuen.