Ostadar Mendi elkarteak San Juan Xar eremutik, Arantzatik Lasarte-Oriako mendi ibilbidea antolatu du maiatzaren 21ean.
Aurreko urteetan, Arantzatzu, Aralarreko San Migel edo Arrate eta gure herri artean dauden kilometroak egin ditu talde honek. Aurten 12 orduko txangoa izango da egingo dutena.
Ostean, aipatu digutenez, indarrak berreskuratzeko Zubietako elkartean afaria izango dute.
Irteeran izena emateko interesatuek Lagunak elektrizitate dendara hurbildu behar dute. Inskribatzeko azken eguna, maiatzaren 13 ostirala, izango da.