Gipuzkoako kultura eta natura aztertzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 9a

Ostadar mendi elkarteak bideratuta, Kutxak eta Foru Aldundiak sustatutako Mendiz Mendi, Mendez Mende kanpainako autobusa Lasarte-Oriara iritsiko da maiatzaren 11n.
Hiru egunez, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Gipuzkoako natura eta kultura-ondareak uztartzen dituzten loturak ezagutzeko aukera izango da gure herrian.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, pertsona guztiak gerturatu daitezke autobusera, egokitua baita. Honetan, ikus-entzunezko eta multimedia-baliabideetaz baliatuz, 50 minutu inguruko aurkezpen-saioan parte hartu dezakete herritarrek.