Kontuhartzaileak egindako likidazioaren dosierraren arabera, kreditu likidazioaren aurrekontuan oreka dago, gastu korrontearen kopuruak izan duen hazkundeagatik.
Honetaz gain, diru sarreretan ere emaitza onak egon direla azpimarratu dute, "%85,89a lortu da".
Hala ere, alkateak azaldu zuenez, "sarrerak ez ohizkoak izan dira, eraikuntzaren ondorioz lortutakoak baitira". Zorrari dagokionez, maila baxua du herriak. Udalbatzarrari 3 milioiko kreditua eskatzeko eskaera egin arren, kopuru hori ez da beharrezkoa izan.
Era berean, datuen arabera 2012-2014 urteetako plan ekonomikoa egiteko aitzakiarik egon ez arren, alkateak jakin arazi du, aurkeztuko duela.
Hau guztiaz gain, gastu korrontea murrizten jarraitu behar dela ere azpimarratu zuen eta horretarako beste erakundeek haien erantzukizuna diren zerbitzuak onartzea dakarrela aipatu zuen, Eusko Jaurlaritzak jangelarekin egin duen bezala.
Hirigintza
Era berean, Udalbatzarrean Adarra kalean, Loidi Barren eremuan zozketatuko diren 100 etxebizitza babestuak lurrazaleko eskubidearen erregimenean adjudikatzeko zozketaren deialdiko baldintzak eta prozedura onetsi zen.
Honen bidez, etxebizitzen banaketa era proportzionalean egingo da, kupo bakoitzean Goiegi Ibarreko promoziorako zeuden eskaeren arabera.
Hala ere, legez %5 minusbaliatuei eman behar zaienez, lau etxebizitza izango dira kupo horretarako.
Etxebizitza bakarra izango da familia ugarientzat
Beste guztiak, 96 bat etxebizitza honela banatuko dira: 63 etxe 35 urte azpiko 1 edo bi kideko kupoari; 2 dira 35 urte azpiko 3 edo kide gehiagoko kupoarentzat; 23 etxebizitza izango dira 35 urte baino gehiago eta 1 edo bi kideko kupoari dagozkionak eta azkenik, 35 urte baino gehiagoko 3 edo kide gehiago kupoarentzat 7 etxebizitza izango dira.
Gipuzkoako buletinean argitaratu eta hortik hamabost egunetara itxiko da erregistroan promozio honetan parte hartzeko izena ematea.
Bestalde, Goiegi Ibarra promozioko 1. Kupoan soberan dauden etxebizitzak beste kupo bati esleitzeko baimena eman zuen udalbatzarrak. Hiru etxebizitza izan dira esleitu gabe geratu direnak eta 3.1 kupoko zerrendetako jendeari, hau da, 35 urte azpiko 1 edo bi kideko herritarrei eskainiko zaizkie.