09_Etikaren erabilera aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 9a

Gaur egun etikak bizi duen krisia eta zehazki, ekonomiaren, ingeniaritza genetikoaren eta hedabideen arloan etika nola erabiltzen den aztertu dute egun hauetan Danok Kide elkarteak kultur etxean antolatu dituen Balioetan Hezi VIII. jardunaldietan.
Astelehenean hasi eta bart amaitu zen hitzaldi sortan, Jose Maria Setien, Arturo Garcia, Pablo Eraso eta Juan Pagolak parte hartu dute hizlari moduan.
Aurten ere, herritar ugari hurbildu da saioetara eta gainera, galdera ugari egin dizkiete hizlariei.